Getxotik ibiltzen

Aixerrota-Larrabasterra

Getxoko kostaldea hobeto ezagutzeko, ibilbide hau egitea gomendatzen dugu. Bidezabal metro geltokitik hasita, Berangoko geltokian bukatuko genuke.

Gure gomendioa ibilbide hau 10:00 inguruan hastea da, jan ordurako bukatuta egongo litzatekeelako. Honela, El Peñon Jatetxean jateko aukera ere izango duzue geltokira bueltatu baino lehen.


Bizkaiko Zubia Bisitatzen

Bizkaiko zubia bisitatzeko, eta monumentu honi buruzko zerbait ikasteko izugarrizko aukera da hau. Gainera, ibilbide hau eginez, Portugalete, Santurtzi eta Areeta ezagutuko dugu. Hau egun osoko ibilbidea da, beraz, jatetxeetara joaten gustatzen ez bazaizu, zure etxetik bokata bat ekartzea gomendatzen dugu.