Ostatua

Hotelak



Hotel Artaza

Rating: 2 out of 5.

Artaza parkean dago, Getxoko Andra Maria auzoan. Eraikina Artaza Jauregiaren parte bat zen, 1937an hotel bihurtu zena. Leku oso berde eta polita da, 14.000m2-koa. Ostatuan, euskal gastronomia sukaldatzen duen jatetxe bikaina dago, eta garbiketa-zerbitzuak ia ezin hobeak dira.


Hotel Artaza aurrekaldea/logelak

Informazio gehiago –prezioak, logelak, …– irakurtzeko, https://hotelartaza.com/es/inicio/-n webgunean sartu.


Hotel NH La Avanzada

Rating: 4 out of 5.

La Avanzada errotondatik hurbil dagoen ostatua, Leioan dagoena. Gainera, hotel honek dituen prezioak nahiko baxuak dira. Eraikina nahiko modernoa dirudi, batez ere Getxoko beste hotelekin konparatuta. Eskaintzen dituzten serbitzuak oso onak eta efikazak dira, oso ostatu gomendagarria da.

Gehiago nahi jakin baduzue, edo gela bat alokatu hani baduzu, https://www.nh-hoteles.es/hotel/nh-la-avanzada-n webgunean begiratu, edo  +34 91 6008146 telefonora deitu erreserbatzeko.


Hotel Igeretxe

Rating: 4 out of 5.

Lau izarreko hotel honek oso arrakastatsua da turisten artean! Ereaga hondartzaren ertzean kokatuta dago, paseoan alegia. Gela mota desberdinetan lo egin dezakezu, adibidez, itsasorantz begiratzen duen terraza duen suita edota lorategirantz begiratzen duen doblea. Gainera, zenbait aktibitate eskaintzen ditu –hala nola, yoga– eta itzelezko bi jatetxe dauzka.

Irugileak: Zarateman (lizentzia) / Zarateman (lizentzia) / Ricardo Arteaga (lizentzia)

Informazio gehiago nahi izanez gero, haine webgune ofiziala bisitatu (https://www.hotel-igeretxe.com/).


Vincci Consulado de Bilbao

Rating: 4 out of 5.

Bilboko erdigunean kokatuta dagoen hotel hau oso famatua da turisten artean. Gaua pasa dezakezu Wifi dohanik, komun indibiduala, armairua, aire girotu eta pantaila lauako TV duen gela batean. Gainera, terraza eta sosarian, hotela buffet bat eskaintzen dio bezeroei.

Oso hotel gomendagarria da, eta, han lo egitea interesatzen bazaizue, Vincci Consulado de Bilbao webgunean edo booking.com informazio gehiago aurkitu dezakezula jakinarazi behar da.



Apartamentu/Bizitoki turistikoak


(Apartamentuen izarrak hautan lo egin duten pertsonen iruzkinen eta balorazioen araberakoa da; beraz, ez dira benetako izarrak.)


Negurin dagoen pisua

Rating: 4.5 out of 5.

Booking webgunean kritika oso onak dituen 50m2-ko apartamendu honek, sukalde, garbigailu eta wifi konexio dohakoa dauka. Oso gomendagarria da, eskainitako zerbitzuak ezin hobeak baitira!

Webguneari buruzko informazio guztia & kontaktatzeko: link


Bizkaiko Zubiaren alboko Loft-a, Getxon

Rating: 4.5 out of 5.

Haurrekoaren antza, honek ere booking.com webgunean kritika oso onak ditu, bai eta 9.8-ko puntuazioa. 2 logela, sukalde, garbigailu, Wifi-a eta 2 komun indibidual dituen apartamendu honek 72m2-ko ditu, eta kotxe eta bizikletak han bertan alokatzea posiblea da.

Getxon lokatuta dago, Bizkaia zubi eta Las Arenas Hondartzatik oso gertu. Guztiz gomendagarria da: Informazio gehiago nahi izanez gero, edota pisua alokatzeko booking.com webgunean begiratu.


Bizitoki hauek guztiz konbentzitzen ez bazatuzte, https://www.airbnb.es/bilbao-spain/stays webgunean begiratzea gomendatzen dugu. Han, Bilbon dauden zenbait bizitoki turistiko aurkitu ditzakezu –haiei buruzko informazioarekin batera– eta zuri gehien egokitzen zaizuna aukera dezakezu.